AGIRIA
Monarkia espaniarraren ustelkeria geroz eta ikusgarriagoa da. Denok genekien, Francoren erabakiz 1975ean berreskuratutako borboien monarkia, geroztik pilatzen ari zela sekulako dirutza, horretarako azpijoko eta komisioen kobrantzak erabiliz, eta erregeak duen inpunitateak babesturik.
Kosta ala kosta argitara atera zen azkenean Noos kasua, gaur eguneko erregearen koinadoa, Iñaki Urdangarin alegia, espetxera eraman zuena. Jakina da ere legez kanpoko bere aferak, orduan oraindik erregea zen Juan Carlos Ikoaren izenean egiten zituela.
Orain azaleratu da Arabia Saudiko monarkia ilunarekin lotuta, beste lege-kanpoko komisioen ustelkeria. Juan Carlos Ikoak lotune estuak izan ditu, bai perrsonalak, bai ekonomikoak, monarkia horrekin eta Felipe VIgarrenak horri eutsi egin dio.
Orain arte erregearen jokabideak, Konstituzio espaniarraren 56garren artikuluaren babesa izan du. Halaxe dio artikulu horrek:Ikutuezina da erregea bera eta haren gainean ez da erantzunkizunik. Eztabaidagarria izan daiteke ordea beste zera hau: ¿Ikutu-ezintasun horrek babesa ematen dio soilik bere karguaren ondoriozko portaera politikoari edo ta hortan sartzen dira ere, erantzunkizun zibila eta penala izan ditzaketen egindako bere ustezko lehe-hausteak?. ¿Berdinak al gara denok legearen aurrean?
Zuzenbideko estatu batean ikertu beharra daude, lege-hausteei lotutako salaketa guztiak. Berdin nork egiten dituen. Horregatik, Fiskaltza eta Justizi Epai-Mahiei, Juan Carlos I errege ohiaren aferak sakonki ikertzea exijitzen diegu eta aldi berean Diputatuen Kongresuari, ikerketa batzorde bat es sortzeko, Mahiak harturiko erabakian atzera egitea eskatzen diogu.
Berriz ere, transizio garaiean inposatutako erakunde bat babestu nahi duen, demokraziarako ohiz-kanpokoa den zerbaiten aurrean gaude.
Monarkia espaniarrak pilatu omen duen dirutza ez dator bat inolaz ere, urtero Estatuko aurrekontuetatik zuzentzen zaion esleipenarekin.
Azken urte hauetan tartekari eta erakunde monarkikoaren gertukoekin lotuta, ezagutu diren ustelkeri kasu ugariak izan daitezke horren argibide.
Pasa den martxoaren 14ean Zarzuelak eginiko adirazpen publikoak, Erret-etxearen dirutza pilaketaren jatorrian zeuden ustelkeri susmoak, berretsi baino ez ditu egin.
Adierazpenak aurkakoa bilatzen badu ere, Felipe VIgarrena gaur eguneko erregeak zerikusi zuzena dauka bere familiko legez-kanpoko aferetan.
Herriak aukeratu behar du estatuaren izaera. Hori exijitzen du demokraziak, benetan osoa izateko.
Beraz, Erreferendum erabakigarri baten bitartez eraikitzeko dagoen errejimen berri bati, eman behar dio bidea monarkiak.
Helburu demokratiko hauek lortu ahal izateko, biztanleri osoari, mobilizazioarekin bat egitea eskatzen diogu. Hauxe da momentua.
¡KANPORA MONARKIA USTELA!
!ERREFERENDUM ERABAKAGIGARRIA BEREHALA!
#BorbonesLadrones